XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer du edo nun dago kontratu onen berezitasuna?

Ba, definizioaren bigarren partean, laterkideak legetegi ta istituzio bakar baten menean jarriko dirala adierazten duanean.

Orain artean ekonomizko kontratuak askoz baño askoz egiñak izan arren ezta kontratu onen añakorik egin.

Seiren artean lurralde bat, biztanle bialduak eta laterkideentzat istituzio bakar bat eraiki dute, ta batasun ontara jotzeak orain duten malla berezi orren arrazoia izan dute ta bestela egindako kontratuak Erromakoaren garrantzia izan ez ba dute batasun artara jo ez dutelako izan da.

Bestelako kontratuetan erabakitakoa laterriaren eskuetan geratzen da ta kontratua betetzeko ere norberak ikusi bear du, ez bai dute iñor bere alguztitasunaren gain jarri.

Ez ordea Elkarrekiko Merkatuan, emen ez baita Erroma'ko kontratuan erabakitakoen bete neurria laterkideen eskuetan utzi, ez, jakiña da istituzio, bakun batzuek lenago laterri bakoitzak zituan eskubideak artu dituala.

Ta au da nik azalduko deten aria.

Ez ta au izango laterkideen eskubideen almenak nola istituzio bakun oietan utziak izaten diran erakustea besterik.

Nik emen azaldutakoa Le marchè commun et le droit public Louis Cartou'ren liburuan argi ta garbi aitzinetik eginda dago, ta arazo onen berri jakin nai izan ezkero au dezute erakusle ona.

Lan onek iru zati dauzka ta almen auen aldaketak nola eman diren idatzi nai izan det.